XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beharbada, bizitza pragmatikoegi eta axalekoegi batek eraman gaitzake erlijio gauzetan hoztasunean eta sentiberatasun ezean egotera.

Askotan, Jainkoagan dugun fedea itota gera daiteke ateismo praktiko batean.

III. - SINESGABEZIAREN SUSTRAIAK 23. Ez da erraza, sinesgabezia honen sustraiak zeintzuk diren erabakitzea, jakinik, bestalde, fede-eza, soziologoen eritzian, zabaltzen ari dela, mendebaleko gizartean behintzat.

Nahiz eta pertsonak era askotako arrazoi pertsonalengatik urruntzen diren fedetik, zenbait arrazoibide orokor aipa dezakegu, gure artean sozio-kultur giro berezia sortzen duenik, eta nola horrelako girotan eraso eta tentaldi bereziak jasaten dituen fedeak.

Aipamen orokor hori egiteak bide emango digu, ez bakarrik nondik nora ibiliz jo duten askok sinesgabeziara hobeto uler dezagun, baizik eta argitasun haundiagoz ikus dezagun ere bai nolako zailtasun eta aproben aurrean aurkitu den gaur gure fedea.